
Eskatutako ikerketa: Babes Ofizialeko Etxebizitza proiektuetan sartzeko, ingurugiro-arkitekturako eraikuntza-soluzioak.
Garatutako proiektua: molekulo
Sarkis-Lagunketa Taldeak berrikuntza eta bide berrien ikerkuntza ulertzen ditu babes ofizialeko etxebizitzen promoziorako merkatuan nabarmentzeko bitarteko moduan. DISONANCIASen parte hartzeko aukera orain arte heldu gabeko eremu eta ikuspuntuei ekiteko aukeratzat hartu dute.
Molekulo aurreko azaroan, DISONANCIAS esperimentuaren denboraldiaren barruan, Sarkis-Lagunketa Taldeak eta Daniela Bershanek garatzea adostu zuten ahokatzeko moduluen bidezko eraikuntza organikoaren sistema baten izenburua da. Hasierako ideia zen espazioak hobetzeko bere burua aski duen elementu organikoa sortzea. Elementu horiek malguak dira eta hainbat modutan erabili daitezke. Taldeko kideek ekologi zein giza arloko funtzionalitate irizpide bati jarraituz lan egitea hartu zuten helburutzat.
Hala ere, enpresen eguneroko jardunak eraikitzen duen esparruak denbora asko eskatzen du "asmakizun" baten bila ibiltzeko. Arauak eta murrizketak gehiago ulertu ziren Danielaren hasierako ideiaren sinplifikazio moduan esplorazio eta garapen prozesu batena baino. Baina, azkenik, disonantzia eta baldintzatzaileen emaitza moduan, uztailean molekuloaren 50 prototipo egingo dira, Shenzen (Txina) fabrikatuko direnak eta, gero, probatzera ipiniko direnak Gasteizen Sarkisek duen golf klubean. Eta ematen du hori ez dela hor amaituko...
Victor Iriarteren Disonancias buruzko dokumentalan ikusi dezakezu Nola garatzen den Sarkis Lagunketa eta Daniela Bershan arteko kolaborazioa.